Ekonomia feminista

Ekonomia feminista metodologia, etimologia, historia eta ikerketa enpirikoak barne hartzen dituen ekonomiaren azterketa kritikoa da. Ekonomiaren oinarri androzentrikoak (patriarkalak, maskulinoak) gainditu nahian zaintza-lanak, lanbide-segregazioa eta lan domestikoa aztertzen ditu, besteak beste. Datuak biltzeko eta neurtzeko modu berriak, hala nola, Genero Jabekuntzarako Adierazlea (GEM), zein gaitasunen ikuspegia bezalako teoriak barnebiltzen ditu.

Ekonomia feministak ekonomia kapitalista eta liberalaren oinarriak zalantzan jartzen ditu, eta ustezko garapen industrialak sortutako aberastasunaren jatorria emakumeen, naturaren eta hegoalde globalaren esplotazioan oinarritu dela salatzen du.[1] Ikuspegi honek genero, arraza eta etniaren araberako diskriminazioa murriztu duten politikak sortzen lagundu du. [2]

Ester Boserup, Marianne Ferber, Julie A. Nelson, Marilyn Waring, Nancy Folbre, Diane Elson eta Ailsa McKay-k ekonomia feministaren esparrua garatzen lagundu dute. Waring-en If Women Counted (1988) liburua, diziplinaren "sortze dokumentua" dela esaten da.[3]

Espainiar estatuan, besteak beste, Amaia Perez Orozco, Yolanda Jubeto, María José Martínez Herrero eta Arantxa Rodriguez gailendu dira Cristina Carrasco eta Antonella Picchioren eraginari esker.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman nelson1 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman berik izeneko erreferentziarako
  3. Women Unaccounted for in Global Economy Proves Waring Influence. Bloomberg 18 de junio de 2013.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search